
Arratsaldeko irudia
Itsasgorako gero eta gutxiago falta dela eta, kezka da nagusi Bermeon. 21:00etan egongo dela marea punturik gorenean. Dena den, eta domekakoak baino olatu txikiagoak aurreikusten diren arren, gauerdira bitartean alerta mantendu behar dela nabarmendu du Gurutze Gorriak. Izan ere, olatu-horma hiru lekutatik apurtuta egotean, portu barrura hasi da sartzen ura.
Hiru puntu horiek harrizko blokeak jarrita indartzen aritu dira, baina, batez ere olatuak elkarren segidakoak izatean, arriskua aregoatu egiten da, eta ezinbestean ari da ura sartzen. Gainera, Frantxuen haitzetan jarritako harri blokeren bat mugitu egin du itsasoak, eta ura sartzen hasi da arrantzaleen lonjak dauden gunera. Arazoak arazo, momentuz da da kalte handirik sortzen ari.
Idurre Bideguren alkateak esan du arduratuta daudela itsasoari begira, baina, “ikusgarriak” izan arren, olatuak “domekan baino ahulago” datozela aitortu du. Otsailaren 2ko enbatak sortutako kalteak “nahikoa” direla eta, “gehiagorik ez” sortzea espero du.
Egunotan herria babesteko hartutako neurriak eraginkorrak izan daitezen da Bidegurenen nahia. “Espero dezagun harrizko blokeek olatu kolpeak baretzea”. Batez ere hiru leku dira ahulenak, domekako denboraleak kalte larriak eragin baitzituen: Frantxuen haitzak, olatu-horma eta Portuzarreko moila. Frantxuen haitzek eta Portuzarreko moilak kezkatzen dute alkatea, bereziki.
Portuan dagoen Sarabanda tabernako nagusiak esan du joan den domekan 40 zentimetroko altuera hartu zuela urak taberna barruan. Dena den, esan du kalteak ez zirela hain larriak izan. “Itsasgoraren mende” egon arren, gaurkoak baino gehiago asteburukoak kezkatzen duela adierazi du. Neurriak hartu dituztela azaldu du, baina itsasoaren kontra ezer gutxi egin daitekeela aitortu du.
Hamabi lagun dauzka Gurutze Gorriak Bermeoko basean, eta, salbamendurako ontziez gain, erantzun azkarreko ibilgailu bat eta lur orotarako beste bat dituzte erabilgarri.
Gaurko alerta laranjaren beldur, Bermeoko arrantzale askok Bilbon dituzte euren ontziak; guztira, hamabi dira bertan direnak. Bermeoko portuan jarraitzen dutenak, barriz, gogor amarratu dituzte, denboralearen ondorioz, kalterik jaso ez ditzaten. Hain justu, hamaika ontzi handi eta hamar txikiago dituzte lotuta Bermeoko portuan; ontzi gutxiago izateak beraien artean elkar jotzea saihestuko dute, Zabaletaren arabera, eta, hartara, kalteak jasoteko aukera gutxiago izango dute.
Bermeoko portua lasai esnatu da gaur goizean, itsasgoragaz batera. 08:30ak bueltan igo da marea, eta zenbait olatu dikearen ganetik pasatu dira. Domekako itsas-denboraleak eragindako kalteak konpontzen ari diren beharginak ailegatzen hasi dira 08:30ean, eta horietako zenbait lanean aritu dira marea goian izan den bitartean ere. Langileek jakinarazi dutenez, gauean ez da aparteko arazorik izan, eta ,momentuz, dena lasai dela azaldu dute goizean goiz. Hala ere, portuan beharrean dabiltzan langile horien arabera, “ur asko sartu da lonjetan, eta hiruzpalau harritzar bota dituzte olatuek”.

Gaur goizean Bermeo, marea goran.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak gaurko alerta laranja iragarrita du; olatuak 6-7 metrotakoak izan daitezkela jakinarazi du. Hala ere, horiek eguerdi ostean iritsiko direla azaldu du. Portuan beharrean dabiltzan langileek azaldu dutenez,”16:00etarako dago aurreikusita itsaso zantarra”; beraz,ordurako alertan izan beharko da Bermeo. Euskalmetek azaldu duenez, atzo bizkor sakondu zen depresioak oso baga garaiak eragingo ditu, 6-7 metroko altuera adierazgarrikoak arratsaldean. Oraingoan, baina, ez dira marea biziekin batera gertatuko: Bilboko portuan 20:52an izango da; 3,89 metro hartuko ditu. Eguenean olatuak txikituz joango dira, baina asteburuan berriz indartu liteke itsasoa.
Bermeoko Udalak zein portuko ostalari, dendari eta arrantzaleek segurtasun neurriak hartuak dituzte, badaezpada ere, gaurko iragarrita dagoen alerta laranjaren aurrean.
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak, bestalde, itsas denboraleak sortutako kalteen inguruko behin-behineko datuak eman ditu. Hala, horien arabera,
denboraleak Euskal Herrian utzi ditu kalterik handienak, eta euskal kostaldean kalteak 14 eta 16 milioi euro artekoak izan daitezkeela ere aurreratu du. Kantauri isurialdea kontuan hartuta, zenbateko hori 20 milioi eurora artekoa izan daitekeela zehaztu du, gainera. Kalte ordainen eskariak jasotzen hasiak dira dagoeneko aseguru etxeak. Bizkaian, hain zuzen, 70 eskari egin dituztela zehaztu du Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak.
Bidegurenek esan du bihartik aurrerakoak balorazioak egiteko egunak izango direla, betiere, itsasoaren egoerak horretarako aukera emanez gero. Eskumena duten erakundeekin lanean ariko direla esan du alkateak.
Kalteak konpontzeari dagokionez, Frantxuen haitzak eta Portuzarreko moila konpontzeari emango dio Bermeoko Udalak lehentasuna, eta gerora egingo dute olatu-hormaren konponketa.
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon
-
-
Gaurko goizeko irudiak, Bermeon