
Lumoko eliza. Bertan dago aztertuko duten tximistorratzetako bat
Hain zuzen, Allende Salazar eta Barrutia ikastxeetako, Calzada egoitzako, Jai Alai pilotalekuko, Andra Mari elizako eta Urbieta eta Santanape kiroldegietako tximistorratzak aztertuko ditu Gernika-Lumoko Udalak. Gaur bertan hasiko dira teknikariak tximistorratzak ikuskatzen, eta lau egun beharko dituzte zortziak aztertzeko.
Udalak zehaztu duenez, “tximistak erakartzeko, behera ekartzeko eta lurrera bideratzeko sistemak eta kanpoko zein barruko babesgarri guztiak egiaztatuko dituzte, dagokion babes-maila ondo eta inolako eragozpenik gabe bermatzen duela ziurtatzeko”.