Euskalmet Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, bihar alerta laranja dago ezarrita kostaldean, eta horren aurrean, segurtasun neurriak hartu dituzte bertako herriek. Bermeon, olatu-horman egiten ari diren konponketekin «nahikoa» izango den ez daki Idurre Bideguren alkateak; behintzat, «zerbait» egingo dutela argi du. Bestalde, «kalte gehiagorik ez sortzea» espero du. Hori dela eta, zer gertatuko denaren «beldur» dela eta «lasai ez» dela aitortu du. Hala, goizeko lehen orduan eta iluntzean «alertan» egon beharko direla azaldu du.
Segurtasun eremua handitu egingo du Bermeoko Udalak; «batez ere, mareak gora egiten duen orduetan». Domekako denboralearen ondorioz, haitzetatik aurrerako sarbidea debekatua dute oinezko eta ibilgailuek; bihar, baina, tarteka tarteka, portuko lehen tabernatik itxita izango da pasabidea, «itsasoak olatu-horma eta moila igaroko baititu». Bidegurenek esan duenez, «ostalari, dendari eta arrantzaleek ere hartu dituzte segurtasun neurriak».
Gaur, bestalde, Frantxuen haitzetako olatu-horma konpontzen dabiltza beharginak. Hain zuzen, itsasoaren egoerak utzi arte, portuan lanean ariko direla esan dute langileek; baita gauez ere. Dena den, arratsalde partean itsasoa zakartu eta porturaino heldu da olaturen bat edo beste.
“Kalteak handiak izan dira: hautsitako errepideak daude, luiziak, eta ia guztiz desagertutako hondartzak”. Hitz horiekin deskribatu zuen Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak asteburuan itsasoak euskal kostaldean eragindako triskantza. Gaurko “gobernu kontseiluan lehen kalkulu bat ematen saiatuko” zela iragarri zuen atzo Oregik, baina, bere esanetan, “goiz da oraindik asteburuko denboralearen ondoren euskal portuetan egin behar diren konponketen behin betiko kostua zehazteko”. Hortaz, esan du kalteen balorazioa egiteko “denboralea pasatu arte itxarotea komeni” dela.Foru Aldundiak, bere aldetik, bi milioi eurotan baloratu ditu Bizkaian izandako kalteak. Zenbateko horretan, alabaina, ez daude zenbatuta portuetan izandako ondorioak, ez baitira diputazioaren eskumena. Aktibitate pribatuetan eragindako kalteak ere zifra horretatik kanpo daude.
Ana Oregi balantze bat egiteko goiz dela azaltzen
Aldundiko bozeramale Unai Rementeriak eman ditu gaur goizean datuak, eta nabarmendu du behin-behineko estimazio bat baino ez dela, oraindik ari baitira kalteen inguruko informazioa jasotzen. Zehaztu duenez, itsas denboraleak, batik bat, portuetan eta hondartzetan izan du eragina. Etxebizitzetan eta lokal komertzialetan izandako kalteak txikiagoak izan direla esan du.
Oregiren iritziz, bestalde, “premiazkoa da” kaltetutako babes kai-muturrak konpontzea. Horrez gain, Ingurumen sailburuak esan du portuak Jaurlaritzaren eskuduntza direla, baina zehaztu du Espainiako Ingurumen idazkari Federico Ramosekin ere harremanetan direla: “Beraiek egindako aurreikuspenak eskatu dizkiogu”. Era berean, Foru Aldundiagaz ere harremanetan da Eusko Jaurlaritza, diputazioaren eskuduntza direlako errepideak eta hondartzak, esaterako. Horiez gain, udalekin ere harremanetan jarri da, “herri eta hirietan izan diren kalteak baloratzeko”. Azkenik, norbanakoekin eta enpresa pribatuekin izan da. Gainera, aseguru etxeek euren gain hartuko dutena ere jakin behar dute: aseguru etxe pribatuak, administrazio publikoarenak eta udalenak… Hori horrela, denen arteko koordinazio lana egitera konprometitu da Jaurlaritza.
Behin-behineko balorazioa egin du, dena den, Eusko Jaurlaritzak: Bermeon Frantxuetako espaldoia hautsi du itsas denboraleak, eta, ondorioz, urak kalteak eragin ditu lonjetan eta sarbideetako kontrolean. Olatu-horma bi lekutan apurtu da, pantalan bat suntsitu eta hamabi ontzi hondoratu. Halaber, zoladura altxatu du itsasoak, kale-argiak apurtu, Xixili kaiko lauzak mugitu eta olatu-hormako hainbat harri askatu. Mundakan, bestalde, ainguratzeko elementuak suntsitu ditu denboraleak, pantalan bat desagertarazi, eta hiru ontzi hondoratu.
Jaurlaritzak bi herri horien inguruko datuak baino ez ditu oraindik eman, baina kostako beste zenbait lekutan ere kalteak izan dira; Elantxoben, Sukarrietan eta Ean, esaterako.
Oregik zehaztu du Bermeoko olatu-hormako zuloak “premiaz” konpontzen ari direla, Markina-Xemeindik ekartzen ari diren hamar tonako harri lubetekin. Horrez gain, “kirol ontziak toki lehor eta seguru batera eramateko prozesua” koordinatzen ari da jabeekin, “konpon eta babes ditzaten”. Horretarako, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak garabi bat jarri du amarratzaileen eskura, “ontziak ateratzeko”, eta horietako bakoitzak, gainera, lonja bat eta eremu bat izango ditu. “30 arrantzalek jo dute Azpiegituren Zuzendaritzara beren gauzetarako toki baten bila, denboraleak Frantxuako lonjetan eragindako kalteak direla eta. Atzo arratsaldean bilera egin zuten erabakitzeko zeinek jarrai zezakeen lana lonjan egiten eta zeinek behar zuen beste toki bat. Arrantzaleen eta eremu zehatzen kopurua dakigunean, konponbide azkar bat bilatuko dugu”, azaldu du Ingurumen eta Lurralde Plangintzako sailburuak.
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ere eman ditu behin-behineko datuak. Itsas denboraleak Euskal Herrian utzi ditu kalterik handienak, eta euskal kostaldean kalteak 14 eta 16 milioi euro artekoak izan daitezkeela ere aurreratu du. Kantauri isurialdea kontuan hartuta, zenbatko hori 20 milioi eurora artekoa izan daitekeela zehaztu du, gainera. Kalte ordainen eskariak jasotzen hasiak dira dagoeneko aseguru etxeak. Bizkaian, hain zuzen, 70 eskari egin dituztela zehaztu du Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak.
Ana Oregi sailburuaren hitzak, alerta egoerazIragarpenei dagokienez, alerta laranja eman dute gaurko, haizeteengatik, eta itsasoko olatuengatik biharko. Euskalmetek azaldu duenez, Ozeano Atlantikoan eratu diren depresio berriek haize bortitza ekarriko dute, hegokoa batik bat, eta baita olatu handiak ere. Gaur bizkor sakonduko den depresio bat eratuko da Atlantikoan, eta, ondorioz, hego haizea zakartu egingo da egunak aurrera egin ahala. Depresio horrek berak oso baga garaiak eragingo ditu, 6-7 metroko altuera adierazgarrikoak arratsaldean, eta bihartik aurrera iritsiko dira. Oraingoan, baina, ez dira marea biziekin batera gertatuko: Bilboko portuan 20:52an izango da; 3,89 metro hartuko ditu). Eguenean olatuak txikituz joango dira, baina asteburuan berriz indartu liteke itsasoa.
Alerta egoera dela eta, aholkuei kasu egiteko eskatu du Eusko Jaurlaritzak; Oregiren berbetan, “ez baitugu nahi kalte pertsonalik izatea”. Itsasoaren egoera “oso konplexua” izango dela esan du sailburuak.DOKUMENTUAK:AUDIOA: Ana Oregi sailburuaren hitzak, alerta egoerazAUDIOA: Ana Oregi balantze bat egiteko goiz dela azaltzenKALTEAK_EUSKAL_PORTUETAN
Bermeo. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bermeo. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bermeo. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bermeo. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bermeo. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bermeo. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Eako kaleak, harez beteta
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Eako erreka, domeka arratsaldean
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Aritzatxu hondartza, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.