
‘Ez da kasualitatea’ ikuskizuna Muxikan, Erduk antolatuta
Muxikako taldeak esan du urte berrirako asmoa herriko gazteengana heltzea dela. “Gazte asko dago gure herrian eta elkar ezagutu eta bizi dugun egoeraren inguruan hausnartzeko beharra dugula ikusten dugu”. Hari horretatik, bi topaketa antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Otsailaren 15ean izango da lehenengoa, eta apirilaren 5ean bigarrena.
Txerri jana egingo dute otsaileko hitzorduan. Hala, txerri bat parrillan erre, eta gazteentzako bazkaria antolatu du Erduk. Kurtzeroko frontoian izango da bazkaria, 15:00etan, eta bazkalostea bakarrizketa saio bategaz girotuko dute.
10 euro (menua, kafea eta kopak) balio du txartelak eta Zubieta Errota liburutegian edo Erduko kideekin harremanetan ipinita eskuratu ahalko da.
Apirilaren 5ean, bestalde,
sagardotegira irteera egingo dute Muxikako gazteek. Egun horretan, 11:00etan aterako da autobusa, Kurtzeroko aparkalekutik. Lehen geldialdia Zarautzen egingo dute, eta ondoren Astigarragako sagardotegi batean bazkalduko dute. Hernanira joango dira ondoren. Kasu honetan, otsailaren 15a orduko eman beharko da izena, Zubieta Errota liburutegian.
30 euro balio du txartelak, bazkaria eta autobusa barne.