
Txapelketako bigarren fasean Euskal Ligan lehiatuko dira Urdaibai Eskubaloi Taldeko neska gazteak. Lehenengo partidako porrota ahaztu eta Ereintzaren aurka irabazi ostean, urte hasieran jarritako helburua bete dute Urdaibaiko neskek.
Lehenengo kanporaketan urduritasunak gainezka egon zirela aitortu du Iker Remero taldeko entrenatzaileak, eta 19-23 galdu zuten Aloñamendiren aurka. Hala ere, bigarren partidarako urduritasunak albo batera utzi zitutzen, eta partidu polita egin zutela azaldu du; izan ere, 20-27ko emaitzarekin, Euskal Ligarako txartela eskuratu dute.
Aurrerantzean, beraz, maila bat gorago jokatuko dute Urdaibaiko neskek. “Mailaz igotzea sari modura hartuko dugu, eta partidez gozatzen saiatuko gara”, azaldu dute. Euskal Ligan asteburu honetan jokatuko dute lehenengoz.