
Pedro Rojo Agudo
Busturialdeko Ur Partzuergoak antolatutako berbaldia Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan izango da bihar, 19:00etan.
Hornidura eta saneamendu eskubidea presio pribatizatzaileen aurrean izango da izenburua, eta Pedro Arrojo Agudo Zientzia Fisikoetan doktorea eta Zaragozako (Espainia) Unibertsitateko Analisi Ekonomikoen Saileko irakasle emeritua izango da hizlaria. Uraren ekonomiaz eta gestioaz hark egindako ikerketa 70 liburuta, 100 artikulu baino gehiagotan eta kongresuetarako hainbat txostenetan aurkeztu izan dute.
Unescoren MAB programako batzorde zientifikoko kide izan da hamabi urtean, eta Uraren Kultura Berria Fundazioko presidente izan zen, besteak beste. Hainbat sari ere jaso ditu.