Busturialdeko alkate guztiek Ibarrangeluko Arketa kanpina babestu dute
http://www.youtube.com/watch?v=hSFdVobBCxg
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Espainiako Ingurumen, Elikadura eta Nekazaritza Ministerioak kanpinak betetzen dituen lurren desafekzioa eskatzeko erabakiaren aurrean, Busturialdeko herri guztietako udal ordezkariek agerraldia egin dute Arketan bertan, azpiegitura ekonomiko horren aldeko jarrera adierazteko. Ibarrangeluko udalbatzari, Arketa kanpineko langileei eta biztanlego osoari elkartasuna adierazi diete Busturialdeko alkate guztiek. Halaber, Arketan kanpin iraunkor bat egiteko Ibarrangeluko Udalak daukan egitasmoa txalotu dute, proiektuari bere babesa emanez. Azpiegitura hori “guztiz beharrezko” ikusten dute, besteak beste, eskualderako zerbitzuak emateko eta lanpostuak mantentzeko.
Elantxobeko, Eako, Ereñoko, Nabarnizko, Sukarrietako, Kortezubiko, Arratzuko, Mendatako, Ajangizko, Gernika-Lumoko, Muxikako, Errigoitiko, Morgako, Foruko, Muruetako, Busturiko, Mundakako, Bermeoko ordezkariekin batera, Ibarrangeluko alkatea izan zen denek adostutako manifestua aurkezteko agerraldian. Eskualdeko herrietako hainbat bizilagun ere bildu ziren Arketan.
Kanpin iraunkorraren proiektua begiratzen
Espainiako Auzitegi Gorenaren 2010eko otsailaren 17ko sententziak agintzen du Arketako udal kanpineko instalazioak eraitsi behar direla eta lursaila hasierako egoerara itzuli behar dela. Sententzia horrek ondorio sozial larriak erakarriko lituzkeela argudiatu dute eskualdeko alkateek, epaiaren aurka egiteko. Izan ere, Ibarrangeluko eta inguruko beste herri batzuetako hainbat familiaren diru sarrerak kanpinetik eratortzen direla nabarmendu dute alkateek. Zehaztu dute guztien artean adostutako manifestua osatzerakoan ardatz izan dituztela biodibertsitatearen eta ingurumenaren babesa eta Urdaibaiko Erreserbaren garapen iraunkorraren alde egitea.
Alkateen agerraldia
Alkateen agerraldia
Alkateen agerraldia
Arketa kanpina
Arketa kanpina
Arketa kanpina
Arketa kanpina
Arketa kanpina
Arketa kanpina
Kanpin iraunkorraren proiektua
Kanpin iraunkorraren proiektua
Kanpin iraunkorraren proiektua
Kanpin iraunkorraren proiektua
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.