
Bermeotik Bakiorako bidea. Argazkilaria: Bakioko Udala
Lurjausi baten ondorioz, joan den asteko eguenaz geroztik dago zarratuta Bakio eta Bermeo lotzen dituen BI-3101 errepidea. Gaur erreietako bat baino ezin izan dutenez zabaldu, semaforo baten bidez ari dira trafikoa erregulatzen.
Urtarrilaren 30eko goizaldean izan zen lurjausia, BI-3101 errepidearen 33. kilometroan. Aldundiaren asmoa gaur bertan errei biak zabaltzea zen, baina asteburuko eguraldi txarraren ondorioz, bakar bat ireki ahal izan du azkenean.