
Gonzalo Olabarria eta Miren Josune Ariztondo, erakusketan
Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain izeneko erakusketa dago ikusgai martxoaren 16ra arte Bilboko museoan, eta erakusketa hori osatzeko ibilbide arkeologiko bat eta bisita gidatuak antolatu ditu, eta baita familiei zuzendutako jarduerak ere.
Arratzuko Burdin Aroko “aztarnategia induskatu, ikertu eta berreraikitzeko egindako lanak jasotzen” ditu erakusketak, Arrolako oppiduma baita Bizkaian azterutako lehen enklabe arkeologikoa da. 2009. urtetik dihardu Bizkaiko Foru Aldundiak zeregin horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera. Aztarnategi hori bertatik bertara ezagutzeko aukera dakar orain, martxoaren 1erako antolatutako ibilbide arkeologikoaren bidez. Azaldu duenez, “aldi baterako erakusketa eta Burdin Aroaren aretoa” eta “aztarnategietan jasotako materialak” erakutsiko dizkiete lehenengo parte hartzaileei, eta gero, Arrolara joango dira autobusez. Aztarnategiko zuzendarien ahotik jasoko dute oppidum-aren inguruko informazioa.
Bestalde, otsailaren 22an eta martxoaren 15ean
Arkeologia egun batez izeneko familientzako jarduera antolatu dute. Tailer horretan parte hartzen dutenek Burdin Aroko materialak dituen antzinako aztarnategi arkeologiko bat induskatuko dute.
Jarduera horietan guztietan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik museora deitzea: 94-404 09 90.
-
-
Erakusketako irudi bat
-
-
Erakusketako irudi bat