Itsas denboraleak kalte handiak eragin ditu kostaldean, batez ere, Bermeon
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Iragarpenak ez zuen hutsik egin, eta itsasoak bere indarra erakutsi du bart. Bermeon kalte material handiak eragin ditu. Olatu-horma apurtu du hiru zatitatik, eta 10 bat ontzi hondoratu dira. Portuko taberna zein dendetara ura sartu da. Frantxuen haitzetako horma ere txikitu egin du itsasoak, eta bertan diren lokaletan ere kalte handiak sortu ditu. Portuko hiri-altzariak ere bota egin ditu itsasoak. Halaber, lonja batean harrapatuta geratu den gizon batekin ere izualdia hartu du herriak; hiru orduz egon baita bertatik irten ezinik. Azkenean ere, udaltzainen laguntzaz, ezusteko batean geratu da.
Portuan ez ezik, Bermeoko beste hainbat lekutan ere izan du eragina itsas denboraleak: Aritzatxu hondartzan, esaterako, kalteak sortu dituela azaldu du Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. Horregaz batera, Gaztelugatxeko San Juanerako bidea ere, itxi egin behar izan zuten atzo, eskaileratan kalteak sortuta.
Marea biziez gain olatu handiak iragarrita zeudela eta, Bermeoko portu komertziala zarratu egin zuten atzo, 15:00etatik aurrera, eta halakoetan egin ohi duten legez, Deustuara eraman zituzten itsasontziak.
Itsasoak indar handia du, eta oraingotan,” benetan gogor” jo duela dio herriko alkateak. Errege egunean izadako ezustekoa baino handiagoa hartu du gaur herriak; “gogorrago jo baitu, eta, horrenbestez, kalteak ere handiagoak direlako”.
Iñigo Urkullu lehendakaria ere Bermeon izan da eta denboraleak sortutako kalteak ikusi ahal izan ditu. Lehendakariak azaldu duenez, “gau oso zaila izan da euskal itsasaldean, eta, momentu honetan, erakunde guztiak dituzten baliabideak martxan jartzen ari dir”. Halako gertakarien aurrean, “arrantzaleak egin ohi duten moduan”, herritarrek ere babesa bilatu beharko lukete, lehendakariaren ustez. “Gurtetzat oso garrantzitsua da, aurre neurriak hartzea, eta horretan ari gara, baina horek ez du ezertarako balioko, gizakiek ez badituzte neurri batzuk errespetatzen”, adierazi du Urkulluk. Hala, gertatutakoa “oso ikusgarria” izan daitekeen arren, segurtasuna bermatu behar dela dio, eta, horretarako, adi egotea eta kontuz joktazea eskatu die herritarrei. Era berean, kalteak lehenbailehen konpontzeko euskal erakundeak martxan direla azaldu du lehendakariak.
Lonjetan ere hainbat kalte
Bizkaiko arrantzaleen kofradietako presidente Iñaki Zabaletak, bestalde, aitortu du inork ez zuela uste izan “200 urtetan egon den horma” -Frantxuen haitzetakoa- apurtuko zuenik itsasoak; “jakingo bagenu, ez litzateke hau gertatutako”, dio. Inguru horretan hainbat lonja dituzte bertako arrantzaleak, eta itsas-denboralearen ondorioz, kalte ugari jasan dituzte horiek ere. Zabaletaren arabera, hainbat gauza dituzte arrantzaleek lonja horietan: sareak, txalupa txikiak, itsas-materiala… Lonja guztiek jasan dituztela kalteak azaldu du Zabaletak, “baina batzuek asko”. Iparraldeko lonjetakoek, esaterako, aterik izan ez dutela eta, barruko guztia galdu dutela azaldu du. “Gogorra da, baina, pasa da eta ez da inor hil”. Bestalde, kofradietako presidenteak bertan beharrean dabiltzanak eskertu gura izan ditu.
Gaurkorako alerta laranja mantendu du Eusko Jaurlaritzak. Itsasgora 18:41 inguruan izan da, eta gauean ere olatu handiak izango direla aurreikusten dute; 6-7 metrora artekoak. Idurre Bideguren alkateak kezka agertu du gaur goizean; izan ere, olatu-horma apurtuta dagoela eta, portura sartuko den ur bolumena handiagoa izango dela azaldu du. Gainera, alkateak zehaztu duenez, leku ezberdinetan apurtu da olatu-horma, eta horrek “babesik barik” utzi du herria. “Ez dakigu zenbaterainoko kalteak sortu ahalko diren; egia da, itsasoaren indarra jaitsi egingo omen dela, baina, itsasoak herrira sartzeko ateak irekita ditu, eta horrek kezkatu egiten gaitu momentu honetan”, azaldu du Bidegurenek.
Babes-horma, Frantxuen Haitzetan
Hala ere, Frantxuen haitzetako hormako harriak erabilita, babes-horma bat egiten ibili dira beharginak, eta horrek zertxobait babes zezakeela uste izan dute Bidegurenek eta Zabaletak. Ura sartu da, baina Zabaletak uste bezala, gutxiago izan da. Dagoeneko arratsaldeko itsasgora igaro da, eta ez du goizeko kalteez gain, besterik sortu Bermeon, nahiz eta ur asko sartu den portura. Oraindik ere, portuko bidea itxita dute bai ibilgailentzako eta baita oinezkoentzako ere. Pantalanetan, bestalde, ez du arrisku gehiagorik ikusten Bidegurenek, “erresaka handirik ez dagoelako”. Itsasoari ateak irekita uzteak kezkatzen du momentu honetan, herriko alkatea; gainontzekoa, gutxinaka-gutxinaka konpontzen joan beharko dela aipatu du, “zeregin asko dago eta”.
Datorren astera begira ere, gauzak ez daudela argi, eta ezin dela jakin itsasoak zer-nolako arazoak sor ditzakeen aitortu du Bermeoko alkateak. Orain, kalteak zenbaetarinokoak diren ikusi beharko dute, eta lehenbailehen konponketa lanetan hasi daitezen da alkatearen nahia. Horretarako, erakunde ezberdinekin harremanetan dago Bermeoko Udala; batez ere, Portu Zuzendaritzagaz, bera baita portuko gertaera horren aurrean, eskumena duena. Hala ere, kalteak izan diren lekuetan, eskumen ezberdinak daudela azaldu du Bidegurenek; portua, esaterako, Portu Zuzendaritzaren eskumena da, baina beste inguru batean Kosta Mugapeak izango du, eta beste baten, beharbada, Bizkaiko Foru Aldundiak. Beraz, udala bihar bertan hasiko da kalte horien guztien balorazioa egiten, eta horren txostena erakunde ezberdinei helarazi beharko diote, nork bere neurriak hartu ditzan. Bermeoko Udalak jakinarazi denez, Portu Zuzendaritza ere bihar bertan hasiko da lanean.
Bart goizaldeko ezbeharrak hainbat herritar batu ditu portu inguruan gaur egun osoan zehar, eta bertan beharrean aritu direnak ere hainbat izan dira; besteak beste, Gurutze Gorrikoak, Bermeoko Herri Babesakoak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Suhiltzaileak eta Portu Zuzendaritzakoak eta hainbat gremio.
Kaltetutako guneetarako laguntzak ematea aztertuko du Eusko Jaurlaritzak.
Gainontzeko herrietan ere kalteak
Bermeon ez ezik, kostaldeko gainontzeko herrietan ere nabaritu dute itsas denboralearen eragina: besteak beste, Ean, Elantxoben eta Mundakan. Ean, esaterako, itsasoko olatuak errekara sartu dira, eta, kaleak harez bete dira. Elantxoben ere barriro sartu da ura Arraun Elkartera, eta arrapala ondoan dagoen baranda apurtu egin da, besteak beste. Segurtasun neurri legez, Arraun Elkarterako bidea moztuta dute ibilgailu zein oinezkoentzako. Mundakan ere, zenbait kalte sortu ditu bart gaueko eta gaurko denboraleak: Txorrokopuntan zenbait baranda eta Atalaian harri-horma bat hautsi ditu, besteak beste.
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Aritzatxu hondartza, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Bermeo, domekan
Eako erreka, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Elantxobe, domeka arratsaldean
Eako kaleak, harez beteta
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.