
Sukarrietako ikuspegia
Udalaren helburua elbarriren bat edo mugikortasun arazoak dauzkaten herritarrei erraztasunak ematea da. Zehaztu duenez, egokitutako taxi zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da martxan. Oraingoz, geltoki bakarra edukiko du. Hain zuzen, Ander deuna plazan egongo da taxia, udaletxearen ondoan. Hala ere, eskariaren arabera beste aukera batzuk aztertuko lituzketela jakinarazi du.
Orain arte Sukarrietak ez du taxi zerbitzurik eduki. Zerbitzu berria martxan jartzeko, lizentziaren esleipena konkurtso ireki baten bidez egin du. “Horrekin, auzotarren garraio publikoaren eskaintza handitu eta bermatu egiten da”.