
Sorbituagako iruinarriaren ondoan, Busturian
Izena gehiagok emanda bazuten ere, 23 lagunek parte hartu zuten azkenean Gernika-Lumoko Berbalagunen urtarrileko irteeran. Eguraldi txarrari aurre eginez, 13,5 kilometroko ibilbidea egin zuten mendizaleek, Busturialdeko monumentu megalitikoak ezagutzeko aukera edukiz. Besteren artean, Busturiko Sorbituagako iruinarria ezagutzeko tartea hartu zuten ibiltariek, ibilbidetik pixka bat aldenduta.
13:30ean iritsi ziren Gernika-Lumora, “mela-mela eginda, baina helburua lortuta eta pozik”. Datorren hileko irteera ere hasi dira prestatzen, eta aurreratu dutenez, Katillotxu ingurutik ibiliko dira berbalagunkideak.