Pintxopoteak giro gehiago ekarri du Mundakara, bariku gauetan
Hilabete inguru igaro da Mundakan Pintxopotea martxan jarri zutenetik; geroztik, giro gehiago nabaritu dute herriko tabernek.
Gehien bat, Mundakarrak Mundakan geratzea da Pintxopotearen bitartez lortu nahi dutena, eta, ekimenari esker,hori hala izaten ari dela uste dute herriko tabernek. “Lehen, gainerta, taberna jakin batzuetan biltzen ziren herritarrak; orain, barriz, gainontzeko tabernetara ere joaten dira, eta hori ere bada Pintxopotearen helburua”, azaldu du Ibarraldeko beharginak.
Hotel El Puertoko beharhinak ere uste du Pintxopoteak kalera ateratzen animatu duela jendea, eta herritarrek ekimenaren aurrean, ondo erantzun dutela azaldu du.
Lehenengo aldiz jarri dute martxan Pintxopotea Mundakan, eta urte osoan zehar ekimenagaz jarraitzea da tabernarien helburua; dena den, uda sasoian aldaketak izan daitezkela iragarri dute.
Herritarrak, beraz, Mundakako hamar tabernetan du edariagaz pintxoa doan eskuratzeko aukera; hori, baina, barikuetan izan ohi da, 20:00etatik 22:00etara.
Parte hartzen duten tabernak:
– Jaten (Alejo)
– Goikoa
– La Fonda
– Hotel El Puerto
– Los Txopos
– Bodegon
– Igontxu
– Ibarralde
– Mundaka Hostel
– Itxasne