
‘Kibubu’ antzezlanaren une bat
5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago antzezlana, eta 18:30ean hasiko da. Bermeoko Udalak azaldu duenez, “Xebasek eta Cocok bikote artistikoa osatzen dute, biak dira pailazo. Ilusioa gainezka duten arren, oraindik ez dute arrakasta nabarmenik lortu. Ikuskizun berria prestatzen ari direla, Xebasek egiazko gorila bat erostea erabaki du, hezur haragizkoa. Xebas seguru dago gorilari hainbat saio erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko dutela. Hala ere, gorila ez da izango gehien ikasiko duena; bai Xebasek eta baita Cocok ere inoiz ahaztuko ez duten ikasgaia jasoko baitute”.
Kibubuk errespetua eta askatasuna dauzka ardatz.
Sarrerak 4 euro balioko du, eta Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean,
www.kutxabank.es webgunean eta zerbitzu anitzetarako kutxazainetan eskuratu ahalko dira.