Bizkaiko eskubaloi txapelketako gazteen mailako finalak jolastuko dituzte asteburu honetan, Mundaka eta Bermeon. Final hauetan, Urdaibai eskubaloi taldeko neska eta mutilak lehiatuko dira, besteak beste.Partiduak zapatu eta domekan izango dira.
Zapatuko partiduetan finalera joango diren taldeak aukeratuko dituzte. Bertoko neskek, 12:45ean jolastuko dute Urduliz taldearen aurka Mundakako Isla Kale polikiroldegian.Lehenengo partidua irabaziz gero, domekako final nagusian lehiatu beharko dira, beste sailkatuaren kontra. Finalera iristen badira, partidua 12:30ean izango da eta 10:30ean berriz, hirugarren eta laugarren postuak lortzeko partiduak jolastuko dituzte.
Finala domekan
Mutilek aldiz, Barakaldoren aurka jolastuko dute 11:00etan Bermeoko Arene kiroldegian. Finalak eta hurrengo postuetarako sailkapen partiduak, neskenak moduan, domekan izango dira ordu berean Mundakako Isla Kale polikiroldegian.