Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Ekonomia

Arketan kanpin iraunkor bat egin gurako luke Ibarrangeluko Udalak, lanpostuak bermatzeko

Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2014/01/23
Karabanak Arketa kanpinean

Karabanak Arketa kanpinean

Espainiako Auzitegi Gorenak Arketako kanpina eraisteko agindua eman zuen 2010ean, itsas-eremu publiko batean dagoenez bertan ez delako eraikinik onartzen. Ibarrangeluko alkate Jesus Mari Ziluagak dioenez, erabaki horrek ez dauka zentzurik. Sententziaren harira, Kosta Mugapeak proiektu bat aurkeztu du, zeinak Arketa kanpinaren zonaldea leheneratzea aurreikusten duen. Besteak beste, 30 bat aparkaleku eta mahaiak eta eserlekuak jartzea aurreikusten duen proiektua aurkeztu du Kosta Mugapeak. Hori egiteak 1. 710.740 euroko gastua suposatu luke –lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren arabera–. Hala, 15.815 metro koadro dituen kanpineko instalazio guztiak kenduko lituzkete. Kosta Mugapearen proiektuarekin garapen iraunkorrik lortuko litzatekeenik ez du uste alkateak, “herriko lanpostuak suntsitu, eta lan egiteko ere erreserbatik kanpo atera beharko gintezke eta”. Udalaren proposamena, beraz, kanpin iraunkor bat egitea da, neguan ez ezik, gainontzeko urtaroetan ere erabilpen publiko handiagoa izango lukeena. Diseinu, eraikuntza eta kudeaketa iraunkorra izango lituzke. Halaber, zentro didaktiko bat egitea ere aurreikusi du Ibarrangeluko Udalak bere proiektuan, bertaratzen diren ikasle zein herritarrek ingurumen aberasgarriaren inguruan gehiago jakin eta iker dezaten. Hala, erakusketak, tailerrak, hezkuntza eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzeko hainbat jarduera ere gauzatuko lirateke gune horretan. Udalaren proiektuak gune ezberdinetan banatzen du kanpina: lehenengo lerroan, taberna-jatetxea eta kirol ekintzetarako gunea legozke; horren atzean legozke hezkuntza zentroa eta aterpetxea, eta hirugarren lerroan, ekokanpina. Laugarren eta bosgarren lerroan, azkenik, gune berdeak, karabanak eta autokarabanak eta kanpaldirako lekua jarri nahiko lituzke. Udalak proposatzen duen eskaintza iraunkor horren bitartez, aisialdi aktiborako, hezigarrirako eta didaktikorako aukera legoke Laidako kanpinean, eta, era berean, herriko ekonomia  indartuko eta turismo jasangarria sustatuko lirateke.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.