Udaltzainek jakinarazi dutenez, 09:00ak aldera gas isuria izan da Gernika-Lumoko Errenteria auzoan, urbanizazio lanetan zenbiltzala izandako ezbehar baten ondorioz. Hala, ordubetez, Gernika-Lumoko Udaltzaingoa bertako trafikoa zuzentzen aritu da, eta lanean aritu dira baita ertzainak eta suhiltzaileak. Udaltzainek azaldu dutenez, ez dituzte inguruko etxeak hustu behar izan; dena den, bertako pasoa itxi behar izan dute, bai oinezkoentzat eta baita ibilgailuentzat ere. 10:00ak ingururako, baina, dena izan dute kontrolpean.