
Benito Lertxundi oriotarra
Ibilaldia Elkarteak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak elkarlanean antolatu dute kontzertua, otsailaren 8rako. Egun horretan, 21:00etan hasita,
Oroimenaren oraina izeneko kontzertua emango du Orioko (Gipuzkoa) musikariak, Gernika-Lumoko Jai Alai Pilotalekuan. Sarrerak jarri dituzte salgai dagoeneko. 15 euroren truke eros daitezke, Seber Altube ikastolan, Kultur Etxean, Turismo Bulegoan, Kutxabanken, Etxarte tabernan, Irrintzi tabernan, Lurgorri degustazioan (
Mantas) eta Auzokoa tabernan.
Hainbat ekitaldi ari da antolatzen Ibilaldia Elkartea, Bizkaiko ikastolen alde ekainean ospatuko den jaialdi handirako motorrak berotzeko ahaleginean. Han eta hemen antolatutakoez gain, Gabonetan
Herritmo ikuskizuna ekarri zuen Gernika-Lumora, orduan ere Kultur Etxeagaz elkarlanean. Oraingoan Benito Lertxundi zuzenean entzuteko aukera emango du.
Bestalde, asteburuan Gautegiz Arteagan jarriko du Ibilaldia Elkarteak ikusgai Urdaibai eta Bihozfera argazki lehiaketaren ondoren osatutako erakusketa.