
Karmeldar ikastetxeko irakasleak eta atzerrikoak, Aingeru Astui Kultura zinegotziagaz eta Idurre Bideguren alkateagaz
Erresuma Batuko, Alemaniako eta Italiako zenbait irakaslek Bermeo bisitatu dute, esperientziak trukatzeko. Hain justu, premia bereziak dituzten ikasleen integrazioa leku ezberdinetan nola jorratzen duten ari dira aztertzen, integraziorako biderik onena zein den zehazteko. Oraingoan karmeldar ikastetxean izan dira bisitan, eta Idurre Bideguren alkateagaz eta Aingeru Astui Kultura zinegotziagaz egoteko aukera ere eduki dute, udal ordezkariek harrera egin baitiete kultur etxean – goiko irudian–. Bidegurenek esan du “poztekoa” dela taldeak “gure herria eta gure hezkuntza zentro bat bisitatzea, eta espero dugu esperientzia aberasgarria izatea”.