Gurutze Gorriaren parean izan du matxura kamioiak
Gurutze gorriaren parean –Juan Calzada kalean– matxura izan du kamioi batek, eta auto ilara handiak sortu ditu Gernika-Lumoko erdigunean.
Kamioak 08:30ak aldera izan du matxura, eta 12:30ak arte egon da herriko kalean geldirik. Bitarte horretan, Ertzaintzak eta udaltzainek trafikoa bideratu dute ondoko kaleetatik.
Lau ordu inguru geldirik egon ostean, garabiarekin kendu behar izan dute kamioia.