Institutu aurreko bidetxoa. Argazkilaria: Bermeoko Udala
Bidetxo horren bitartez, Aritzatxu Bideko espaloia Bakiorako bideko zebra-bideagaz lotu dute. Udaletik jakinarazi dutenez, herritarren segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko egin dute bide hori. Halaber, Ignacio Arocena Institutuko irakasleen, gurasoen eta ikasleen eskaera bat izan dela azaldu du udalak, eta horren aurrean hartutako “behin behineko neurriagaz” erantzun du udalak berak. Gainera, inguru horretan, urbanizazio proiektu bat jarriko dela martxan jakinarazi du, baina hori hala izan arte, behin-behineko irtenbide bat eman nahi izan dio udaak herritarren eskaerari.