Gernika Bizkaia
Instituto Fertilidad Air Europari 86-46 irabazi ostean, bere lidergoa sendotu du Gernika Bizkaiak. Aurreko jardunaldira arte bigarren zen Fundal Alcobensasek, gainrea, galdu egin du asteburuko partida, gernikarren lidergoa sendotuz. 10 jardunaldi jokatu eta 10 garaipen lortuz, 20 puntu dituzte gernikarrek. Bigarren eta hirugarren sailkatuak –C.R.E.F. Hola! eta Fundal Alcobendas madrildarrak, hurrenez hurren – bi puntura ditu Gernika Bizkaiak. Hain zuzen, asteon hirugarren postura jaitsi den Fundal Alcobendasen kontra lehiatuko dira Mario Lopezen neskak.
Partida bikaina jolatu zuten zapatuan Malosten, Instituto Fertilidad Air Europaren kontra. 40 puntuko aldeagaz irabazi zuten etxekoek.