Aldarrikapen hori egiteko, zapatuan batu ziren bermeotarrak herrian. 13:00etan eman zioten jaiari hasiera, 200 lagun baino gehiagoz osatutako kalejira batekin. Goiko plazan hasita, alde zaharra, Lamera eta portua zeharkatu zituen albokariek, txistulariek, txalapartariek eta beste hainbatek girotutako kalejirak. Bukatutakoan, bazkaltzera joan ziren 240 lagun. Bapo jan ostean, hiru musika emonaldiz gozatzeko aukera izan zuten bazkarian bildutakoek. Eguerdian hasitako jaia gauera arte luzatu zen.