Gaur hasiko den San Louis Tour-ean lehiatuko da Beñat Intxausti Movistar Team taldeko txirrindularia. Hegoamerikako lasterketa garrantzitsuenak 7 eguneko iraupena izango du eta bitarte horretan, mendiko etapa asko izango dira. Zazpi etapatik hiru mendi tontorretan bukatuko dituzte txirrindulariek: Potrero, El Amago eta Mirador del Sol; bigarren, laugarren eta seigarren etapetan hurrenez urren.
Muxikako txirrindularia 112 zenbakidun dortsalarekin arituko da. Taldean, Movistar taldeko bost txirrindularik lagunduta arituko da Argentinako lasterketan. Horien artean, Andrey Amador, Adraino Malori, Nairo Quintana, Pablo Lastras eta Federico Jose Ventoso.
Gaurko etapa, San Luisen hasiko da eta Villa Mercedesen amaitu. Txirrindulariek 166km burutu eta 3. mailako mendia igo beharko dituzte etapa bukatzeko.
Pasadan urtean Pekingo tourra eta Giroko 16.etapa irabazi zituen muxikarrak.