Txomin Arana Valparaisoko helmugan
Valparaisoko (Txile) helmugara heltzea lortu zuen Txomin Arana Ereñoko moto gidari gazteak, eta Dakar proba amaitzea lortu du. Beraz, helburua bete du ereñarrak, eta motoen modalitatean Dakar proba amaitu duen lehen bizkaitarra da Arana.
Sailkapen orokorrean 56. postua lortu du ereñarrak. La Serena eta Valparaiso arteko ibilbidea egin behar izan zuen pilotuak azken etapan, hilaren 18an. Aurreko etapetan motoarekin arazoak izan zituen arren, azken etapa gorabeherarik barik amaitzea lortu zuen. 66. helmugaratu zen. Eta etapa hori amaituta, moto gidari legez inoiz izan duen erronkarik handiena burutzea lortu du.
helburua bete du ereñarrak, eta motoen modalitatean Dakar proba amaitu duen lehen bizkaitarra da Arana”
Omenaldia hilaren 25ean, Ereñon
“Merezitako” omenaldia egingo diote Txomin Aranari, bere herrian. Herritarrek harrera egingo diote 13:00etan, udaletxean, eta Arita-Berri jatetxean bazkalduko dute gero. Txartelak 30 euro balio ditu, eta Arita-Berrin bertan, Atxoste tabernan (Ereño), Ipar Tabernien (Gernika-Lumo) eros daitezke. 250 lagunentzako lekua dagoela jakinarazi dute.