200 lagun inguru batu dira Arronategiri babesa adierazteko
http://www.youtube.com/watch?v=YDd0GDa3kII&feature=share&list=UUBkCYfe62EL_1gPz5KYhyHg
Asier Arronategi foruarra berriro ere espetxeratu dutela eta, joan de asteburuan 200 lagun inguru batu ziren bertoko herritarrari elkartasuna adierazteko. Gernika-Lumoko kaleak zeharkatuz, kartzelak hustekok garaia dela aldarrikatu zuten eskualdeko herritarrek. Izan ere, Arronategiren espetzeratzea bidegabea dela deritzote.
Arronategi joan den martitzenean sartu zuten kartzelan, 2008tik etxean zegoen arren. Bertoko herritarrak hamahiru urteko kartzela zigorra bete beharko du. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion kartzela zigorrari helegitea jarri zio Arronategik bere garaian, eta hori ebatzi bitartean baldintzapeko askatasuna onartu zioten. Orain, baina ,zigorra bete beharko duela erabaki du Espainiako Justiziak.
2003an atxilotu zuten foruarra Mexikon (Monterrey), ETAko kide izatea leporatuta. 1989an Araba komandoko kolaboratzailea izatea egotzi zion Espainiak, eta Mexikora egin zuen ihes bertokoak. Beti polizia iturrien arabera, Mexikon “laguntza logistikoa eta ekonomikoa” bideratzen zituen kideetako bat zen.





