
Iker Galartza eta Aitziber Garmendia, ‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzezlana iragartzeko karteleko irudian
Neskatila pinpirin bat baserrian, eta baserritar bat operan; ezberdinak diren bi mundu elkarren alboan, maila soziokultural ezberdineko bi lagun aurrez aurre. Ondoko hilobiko tipoa Begoña Bilbaok zuzendutako komedia jostagarria da. Aiora da protagonistetako bat, eta Pablo da bestea. Liraina, goxoa eta alarguna da Aiora; eta berekoia, burugogorra eta ezkongabea Pablo. Bi mundu ordezkatzen dituzten gazte biek bat egingo dute leku berean, hilerrian. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian taularatuko du Txalok
Ondoko hilobiko tipoa, gaur bertan.
Aski ezagunak diren bi aktore izango dira taula gainean: Iker Galartza eta Aitziber Garmendia.
Gau erdian,
Ate joka eta
Bota patxa antzezlanetan,
Vaya semanita eta
Irrikitown telebista saioetan eta Poxpolo ta konpainia pailazo taldean aritu edo ari da Galartza. Garmendiak, bestetik,
Emakumeak izarapean eta
Baginaren bakarrizketak antzezlanetan,
Mi querido Klikowsky eta
Martin telesailetan eta
Sorginen laratza telebista saioan parte hartu du. 20:30ean hasiko da antzezlana, eta sarrerak 10 euro balioko du (bazkideek 7,50 euro).

Rosa Martinez eta ‘Etxean goxo’ ikuskizuneko txotxongiloak
Umeentzat, txotxongiloak
Helduentzako anzezlan horrez gain, umeentzako beste bat ere badakar asteburuak Lizeo Antzokira.
Etxean goxo txotxongilo ikuskizuna izango da ikusgai domekan, 3 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta. Arratoi arrunt bat da protagonista, etxetxekoen epelean bizi nahi duen arratoia. Ametsa lortu nahian, abentura ugaritan murgilduko da, pertsonaia askorekin topo eginez. Lau euro balioko du sarrerak (bazkideek 3 euro).
Ondoko hilobiko tipoa
- Zuzendaria. Begoña Bilbao Lejarzegi.
- Aktoreak. Aitziber Garmendia eta Iker Galartza.
- Konpainia. Txalo Produkzioak.
- Non. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.
- Noiz. Gaur, 20:30ean.
- Prezioa. 10 euro (bazkideek 7,50 euro).
Etxean goxo
- Konpainia. Rosa Martinez.
- Non. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.
- Noiz. Domekan, 17:00etan.
- Prezioa. 4 euro (bazkideek 3 euro).