
Izarzugaza harategia
Izarzugaza harategiak bere produktuak izaten ditu dendako erakusleihoan ikusgai, eta Gabonetan ere, hala izaten ditu; dena den, apaingarriez josita ikusten dira urteko garai horretan. Aurreko urteetan legez, aurten ere argi eta kolore bereziak izan ditu harategiko erakusleihoak.
Gainontzeko saltokiek ere dotore jarri dituzte euren dendak, baina Izarzugazarena izan da denetan politena, Berton txiki erdi enpresen elkartearen ustez.
Bertonen erakusleiho lehiaketan bigarren saria, barriz, Aintzane Loredendak jaso du, eta hirugarrena Itsasora Begira dendak. Aurten, jende gutxiagok parte hartu du –guztira, 21 bat saltokik–; hala ere, parte hartu dutenek gogo handiz egin dutela azaldu dute Bertonekoek.

Aintzane Loradenda

Itsasora Begira