Itxura berria du Gaztelu plazak
Gaztelu plazak itxura berria du; izan ere, inguru hori iragazgaiztu zutenean kendu behar izan zituzten bi eserlekuen ordez, berri bi jarri ditu Bermeoko Udalak. Lehen zeuden eserlekuak bezalakoak ezin izan ditu jarri; horregatik, ainguraketa gabeko eserlekuak jarri ditu, iragazgaizketa hobeto babesteko.
