
Txomin Arana Dakarrean, ikurrinagaz
Arazo larriak izan zituen atzo Txomin Arana Ereñoko moto gidariak Dakar Rallyko bederatzigarren etapan. Erlojupeko proba hasi eta gutxira, arazoak izan zituen, eta, azkenean, motorra geratu zitzaion. Zeramatzan erremintekin arazo elektrikoa konpontzea lortu zuen bost ordura, baina atzerapen nabarmenagaz ekin zion lasterketari. Marc Comak irabazi zuen etapa, eta ereñarra azken postuan helmugaratu zen, irabazlearengandik 15 ordu eta 21 minutura. Hiru orduko penalizazioa ezarri zion antolakuntzak.
Arazoak arazo, Aranak rallya jokatzen jarraitzeko aukera dauka oraindik. Bere Valparaisoko helmugara heltzea zen, eta, momentuz, helburua betetzeko bidean darrai. Sailkapen orokorrean Marc Coma, Joan Barreda eta Jordi Viladoms daude lehen hiru postuetan, eta 60.enean dago ereñarra.
Gaur hamargarren etapa jokatuko dute, Iquique eta Antofagasta (Txile) artean. 688 kilometro osatu beharko dituzte. Gaur ere duna artean ibiliko dira pilotuak. Etapa hau bereziki interesgarria izango da motoentzat eta quard-entzat, berezi luze, traidore eta kudeatzeko gaitza izango baita.
-
-
-
-
-
-
Ereñarra, Dakar Rallyan
-
-
Txomin Arana, Dakar Rallyan
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Irudian, Txomin Arana Dakar Rallyan