
Dakar Rallyko zortzigarren etapa jokatuta, aldaketa gutxi izan da sailkapen orokorrean.
Txomin Arana moto gidari ereñarrak 33. postuan mantentzea lortu du, 33. helmugaratuta. Behin-behineko podiumean ere aldaketarik ez da izan; Marc Comak darrai lider, eta haren atzetik daude Joan Barreda eta Jordi Viladoms.
Bolivian hasi zuten zortzigarren etapa. Hainbat ikusle bildu ziren, baita Evo Morales presidentea ere. Etapa ez zen zaila izan, baina bai oso bizkorra. Txilen amaitu zuten lasterketa.
Calama eta Iquique (Txile) arteko ibilbidea egingo dute bederatzigarren etapan. Iparraldera egingo dute, ozeano Pazifikorantz, baina aurretik Atacamako dunak zeharkatu beharko dituzte. Gaurkoan nabigazioa oso garrantzitsua izango da. 422 kilometro dauzka etapak. Aranaren esanetan, hemendik aurrera “motorra zaintzea guztiz beharrezkoa” da, datozen etapak –Atacama, Copiapo…– “oso gogorrak” baitira.
-
-
-
Txomin Arana, Dakar Rallyan
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Irudian, Txomin Arana Dakar Rallyan
-
-
-
-