
Bake Leku txokoak antolatuta, 20:00etan hasiko da
Frankismoko krimenak. Argentinan abiatutako kereila hitzaldia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Garbiñe Biurrun epailea, Ramon Zallo EHUko komunikazio katedraduna eta Jose Ibargutxi Frankismoko krimenen aurkako euskal plataformako kideak izango dira hizlariak biharko saioan. Elai-Alai aretoan emango dute berbaldia hiru adituek.
Hizlariek Frankismoko krimenei buruzko azalpenak emango dituzte, eta Argentinan abiarazitako kereilaren nondik norakoak azalduko dituzte. Hizlariek bildutakoen zalantzak argituko dituzte amaieran.