
Angolako irudi bat
Azpigaratutako herrialdeetan lankidetza proiektuak dituzten elkarte edo erakundeek diru laguntza eskatzeko epea zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak. Begoña Landa Toki eta Gizarte Garapenerako zinegotziak zehaztu du partida 36.000 eurokoa izango dela, eta “kopuru horren %10 Euskal Fondoak aurkeztutako proiektuak laguntzeko” izango dela. Deialdiaren helburua “aldaketa eragiteko asmoa duten proiektuak” finantzatzea dela zehaztu du.
Gainera, “emakumezkoen egoera hobetze aldera, genero ikuspegia ere kontuan hartzen dituzten proiektuak hobetsiko” dituztela esan du Landak, eta lehentasuna izango dutela “Nazio Batuen garapenerako programaren arabera giza garapenaren indize txikia edo oso txikia duten eremu geografikoek”. Halaber, “diruz lagunduko dira sensibilizazio eta garapen hezkuntza proiektuak ere”.
Ekainaren 9ra arte egin daitezke eskaerak, udaletxean, dagokion inprimakia beteta.