
Arana, Dakar Rallyan
Ereñarrak emaitza onak lortzen darrai domekan hasitako lasterketan. Atzoko etapan 22. sailkatu zen Ereñoko moto gidaria, eta, horri esker, gora egin du sailkapen orokorrean. Hain zuzen, 42. postuan kokatu da Arana. Joan Barredak darrai lider, 09:56:44ko denboragaz, eta Txomin Aranarekiko 02:58:03ko errenta dauka. Sailkapen orokorrean Cyril Despres eta Marc Coma dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Aranak berak esan du hirugarren etapa hori izan dela orain arteko “politena”. Erreka siku asko igaro behar izan dituztela azaldu du, eta paisaiak ikusgarriak izan direla. Ezbehar bi izan zituen atzokoan; batetik, quad batekin talka egin eta lurrera jausi zen ereñarra, eta, bestetik, eserlekua erori zitzaion eta atzera egin behar izan zuen berreskuratzeko.
Laugarren etapa izango da gaurkoa, San Juan eta Chilecito artekoa. Atzo asistentziarik eduki ez zutenez, gaur pneumatikoen higadurak sortzen duen arazoari egin beharko diote aurre. Gainera, gaur ere ez dute asistentziarik izango.
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
-
-
-
-
-
Txomin Arana, Dakarrean
-
-
Irudian, Txomin Arana Dakar Rallyan
-
-
-