
Estibaliz Malaxetxebarriak lepo osasunerako ikastaro bat emango du Astran, eta, dagoeneko, izena emateko epea zabalik dago. Jakinarazi dutenez, hilaren 15ean emango du lehen saioa.
Informazio gehiago gura dutenek, edota izena eman nahi dutenek bi aukera izango dituzte. Alde batetik
estibaliz.malaxetxebarria@gmail.com e-postara idatziz eman daiteke izena. Bestetik, 630.868.137 telefono zenbakira deituz ere, apuntatu daitezke interesatuak. Bost euro ordaindu behar dira saio bakoitzeko.
Lepo osasunerako ikastaroan bizkarreko minari zelan aurre egin ikasiko dute parte hartzaileek. Izan ere bizkarra osasuntsu mantentzeko ariketak eta erlaxazio teknikak landuko dituzte izena ematen dutenek.
Taldekako ariketak egiteaz gain, egunerokotasunera moldatutako zenbait ariketa eta jarrera egoki irakatsiko ditu Malaxetxebarriak, parte hartzaileek etxean praktika dezaten.