Ontzi bat iraulita, Bermeon
Denboraleak hainbat arazo sortu zituen atzo arratsaldean kostaldeko hainbat herritan, eta Bermeo, Mundaka, Ea eta Elantxobe ez ziren salbuespena izan. Bermeo izan da, dena den, lauren artean kaltetuena. Herri horretan, pantalan batzuk apurtu zituzten olatu handiek, eta ontziren batzuk hondoratu egin ziren; hain zuzen, pantalanetan amarratuta zeuden hiru eta kanpoan ziren sei-zazpi, Idurre Bideguren alkateak zehaztu duenez. Gainera, portuko taberna batzuk eta dendaren bat hustu egin behar izan zituzten, urak gainezka egin zuelako, eta gune batzuk zarratu egin zituzten. Bidegurenen hitzetan, “batzuk aurre egiteko prest agertu ziren, eta ura ez igarotzea erraztu zuten”. Denden, tabernen eta ontzien jabeek urduritasun momentu asko bizi izan dituztela esan du Bidegurenek, eta hori “normala” dela aitortu du, “susto ikaragarria” hartu baitzuten; “pantalanek gainezka egin zuten, itsasoa zela zirudien”.
pantalanek gainezka egin zuten, itsasoa zela zirudien”
Egunotan olatu handiak izan diren arren, atzo itsasoak adierazitako haserrea bestelakoa izan zen; “momentu batetik bestera egin zuen txarrera”, esan du Bermeoko alkateak. Sirena hotsa ere entzun ahal izan zen herrian, alarma piztuz herritarren artean. Hala, bakoitzak bere ontzia lotzeari ekin zion atzo, ahal zuen neurrian. Gaur, baina, Bermeora “lasaitasuna” itzuli dela dirudi.
Atzo gauaz geroztik Itsasoko Gurutze Gorriko kideak lanean dabiltza Bermeoko portuan eta inguruetan; izan ere, denboraleak eragindako haizete eta olatu bortitzen ondorioz, alerta egoera ezarri dute. Guztira, hamalau lagun dabiltza bertan beharrean: itsasoko operazioetarako nagusia, baseko arduraduna, bi patroi eta hamar boluntario. Behargin horiek
Bermeo 1,
Bermeo 2 eta
Romeo 12 ontziak eta osasun postu aurreratua (erramintak, argiztapena, sokak, urpean igeri egiteko ekipamendua…) dituzte eskura lanean jarduteko.
Hainbat lan egin dituzte dagoeneko Gurutze Gorrikoek. Esaterako,
Ortube itsasontzia amarratzeari ekin diote gaur goizean, udaleko langileekin batera. Ur azalean dauden ontzi zatiak ere batu dituzte, nabigatzeko arriskutsuak direlako; zenbait ontzi amarratu dituzte, korronteak portutik kanpora ez ditzan eraman; kirol portuko pantalana tinkatu dute; ontzietatik ura atera dute; Martillo kaian belaontzi bat amarratu dute; txalupak batu dituzte, uretara eror ez zitezen; eta itsasontzientzako sokak bota dituzte pantalanetik kofradiako kairaino, besteak beste.
Bestalde, olatu-hormak “bere egitekoa bete” duela esan du Bidegurenek, baina harri batzuk jausi egin dira. Halaber, portuko zoladura kaltetu egin da. Gaur goizean zehar ikuskatu du Eusko Jaurlaritzak ingurua, kalteak zenbatekoak izan diren zehazteko. Egoera zein den jakiteko, Bermeoko alkatea izango da eurekin harremanetan.
Elantxoben, bestalde, arraun elkartearen egoitzara sartu zen atzo ura, eta kalte handiak eragin zituen, hainbat ontzi eta traineru itsasora eraman baitzituen urak, arrastaka. Portuan zeuden ontzi batzuk itsasora eroan zituen urak, eta beste batzuk solte geratu zirenez, kolpe handiak hartu zituzten. Aterpetxeko leiho bat eta teilatu-hodia ere apurtu zuten olatuek, eta ura sartu zen barrura. Koldo Olagibel Elantxobeko alkateak gogoratu du “urtero-urtero” jazotzen dela atzerako zerbait, eta, beraz, neurriren bat hartu beharko dutela dio. Besteak beste, arraun elkarteak aldundiari lokal bat eskatu gura diola jakinarazi du, eta, bestalde, elkartearen egungo egoitzan obraren bat egin beharko dutela zehaztu du.
Bermeon legez, Mundakan ere ontzi batzuk urpean geratu ziren, eta Ean, azkenik, hondartzako jolastokiko ziburen bat apurtu dute olatuek.
Eskertzekoa da kofradiek, tripulazioek, kai zaintzaileek… egindako lana eta esfortzua, baina ezinbestekoa da denboraleak kaltetutako dendariak eta ostalariak ere gogoan izatea”
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik esan du denboraleak arrantza eta kirol portuetan eragindako kalteek kostu ekonomiko handia dakartela, baina, “zorionez”, arrantzalen eta herritarren artean ez da bestelako kalterik izan. Lehen balorazioaren arabera, kaltetuena Bermeoko portua izan dela azaldu du. Denboralearen aurrean, euskal portuetan koordinazio handiz jardun dela nabarmendu du Oregik, eta esan du garrantzitsua dela kalteak lehenbailehen konpontzea eta erakundeen eta itsasoagaz lotura daukatenen arteko komunikazioa mantentzea. “Eskertzekoa da kofradiek, tripulazioek, kai zaintzaileek… egindako lana eta esfortzua, baina ezinbestekoa da denboraleak kaltetutako dendariak eta ostalariak ere gogoan izatea”.
Gaurko egoera
Gurutze Gorria, Ertzaintza eta Udaltzaingoa ari dira beharrean gaur ere Bermeon, eta, oraingoz, zarratuta mantentzen dute portutik olatu-hormarako pasabidea. Pantalanetan ontzia daukatenei baino ez diete sartzen utzi. Izan ere, asko dira ontzietatik gauzak ateratzen ari direnak.
Olatu handiak zeuden iragarrita atzorako, eta 20:00ak aldera, itsasgoragaz, olatuek indar handiagoa hartu zuten, bederatzi metrora artekoak izatera ere iritsiz. Gaurko ere olatu handiak iragarri dituzte. Hala, alertak indarrean segitzen du gaur eguerdira arte. Gaur 12:00ak arte olatu handiak espero dira, baina arratsalderako itsasoa baretzea espero dute, olatuek behera egitea eta haize ufadak ere baretzea. Gauerako olatuak 3,5 metrokoak izango direla iragarri du Euskalmetek.
-
-
Ontzi bat iraulita, Bermeon
-
-
Olatu handiak Bermeon
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Mundaka
-
-
Itsasoko Gurutze Gorriko eta udaleko beharginak, gaur goizean
-
-
Gaur goizeko irudia
-
-
Gaur goizeko irudiak, Bermeon.
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizeano
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-
-
-
-
-
Bermeoko portuan, gaur goizean
-
-