Txomin Arana, Dakarrean
Dakar lasterketako bi etapa jokatuta, sailkapen orokorrean 64. postuan dago ereñarra. Lehenengo etapan, domekan, 59. helmugaratu zen GOR Sport taldeko pilotua, eta atzokoan 66. postuan. Ordubete, 56 minutu eta 26 segundoko aldea dauka Joan Barreda liderrarekiko.
Hirugarren etapa izango da gaurkoa, eta San Rafael eta San Juan lotu beharko dituzte parte hartzaileek. Moto eta quad-etako pilotuek auto eta kamioien ibilbide desberdina egin beharko dute, lasterketa 4.300 metrora amaituz. Gainera, etapa amaitzean ez dute asistentziarik edukiko, ez osasun arlokorik ezta mekanikanikorik ere. Etapa jokoan dagoela, Aranak 28. postuan zeharkatu du bigarren kontrol gunea. Lehenegoan 43. postuan pasa da. Hala, kontrol gunetik kontrol gunera hamabost moto gidari aurreratu ditu.
Bihar San Juan eta Chilecito artean ariko dira, eta orduan ere ez dute asistentziarik izango.
- Lehenengo etaparen inguruan Aranak egindako kronika