40 neska eta mutilez osatutako txirrindulari taldea izango du aurten Busturiak; horietatik 26 eskoletan ariko dira; beste zortzi, barriz, kadete mailan, eta azkenengo seiak, aldiz, gazteetan. Horiekin batera, hainbat zikloturista izango ditu taldeak bere baitan.
Ismael Bilbao Urrutxuagaz presidente, erronka “gogorra” izango du aurretik taldeak; izan ere, orain arte, eskoletan ibilitako umeak baino ez dituzte izan; aurrerantzean, baina, beste bi talde zuzendu beharko ditu.
Hala ere, Busturia Txirrindulari Taldeak gogotsu ekingo dio urteari; atzean “laguntzeko prest diren hainbat lagun eta babesle” direlako.
-
-
Taldearen aurkezpena, Madariaga Dorretxean.
-
-
-
-
-