
Ana Camacho ikerlaria, Goikoetxe koban laginak hartzen
Espainiako Zientzia Naturalen Museoko zenbait ikertzailek aurkitu dute batinela espezie barria: lurpeko
Vejdovskybathynella vasconica. Busturian kokatuta dagoen Goikoetxe kobako aurkikuntza horrek “krustazeo talde horren aniztasunaren inguruko informazioa eman du, eta baita, Espainiako lur azpiko ekosistemen ingurukoa ere”.

Batinela espezie barria: ‘Vejdovskybathynella vasconica’.
Ur gezeko krustazeo barri horren ikerketan, ohiko taxonomiaren deskribapen morfologikoaz gain, analisi molekularrak ere egin dituzte. Ana Camacho ikertzaileak azaldu duenez, DNA atera ahal izan dute eta krustazeoen informazio molekularra ematen duten geneen zati bi sekuentziatu ahal izan dituzte; hartara, dagoeneko ezagunak diren espezieengandik ezberdindu ahal izango dituzte. Ikertzaile horiek dira batinela baten DNA ateratzen lehenak izan zirenak, 2002an. “Analisi molekularrei esker, morfologikoki bereizezinak diren hainbat batinela espezie barri ezberdintzeko gai gara”, aitortu du Camachok.
Batinelak krustazeo txikiak dira, 0,5 eta 1mm artekoak. Duela 200 milioi urte itsasotik alde egin zuten, eta, orain, lur azpiko ur gezetan bizi dira: kobetan, iturrietan, putzuetan… Animali itsuak dira eta eguzki eta argi bako inguruan bizitzeko egokituta daude. Animalien hondakinez eta landareez elikatzen dira.