
Antolatzaileetako bat zenbaki saridunarekin. Atzean otzarak dauzkan zenbait produktu
Gernika-Lumoko herritar talde batek elkartasun zozketa jarri zuen martxan, azaroan. Antolatzaileek azaldu zutenez, euskal presoei, iheslariei eta horien familiako kideei laguntza txiki bat emateko helburuagaz abiarazi zuten otzararen zozketa.
Hilabete eta erdiz txartelak saltzen ibili ostean, zenbaki saridunaren berri eman dute antolatzaileek gaur. Zenbaki sariduna 1.868a da. Ordezko zenbakiak, bestalde, 1.869a eta 1.867a dira. Andra Mari kalean bertan egin dute zozketa, eta bertatik pasa den ume batek atera ditu zenbakiak poltsatik. Zenbaki sardiunaren jabea antolatzaileekin jarri beharko da harremanetan otzara jasotzeko. 637.381.058 telefono zenbakira deitu beharko du.
Elkartasun zozketan, Gernika-Lumoko 22 establezimenduk parte hartu dute. Bakoitzak zenbait produktu eman ditu, eta otzara eder bat egitea lortu du bertoko herritar taldeak. Hori dela eta, laguntzaile horien eta txartelak erosi dituzten pertsonen babesa eskertu gura izan dute antolatzaileek.