Xabier Barandika eta Azpitarte izan dira senior mailan Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoiko gabonetako txapelketako lehenengo postua eskuratu duten zestalariak. Gaur egun, Barandika, zestako munduko txapelduna da.
Bigarren eta huirugarren postuak aldiz, urrenez urren Roke Alberdi/Oar-Arteta eta Xabier Urrutxua/Madarieta-rentzat izan dira
Parte-hartze handia
Gabonetako zesta punta txapelketan hainbat kategorietako jokalariak lehiatu dira; guztira Gernika-Lumoko pilota eskolako 18 lagunek jolastu dute. Abenduaren 24ean, goizean goiz, 4tik 10 urte bitarteko Markina-Xemein eta Gernikako eskolako haurrak jolastu zuten Jai-Alai frontoian. Kadeteen artean, hasiera hasieratik, Mutrikuko bikotea nabarmendu zen kiniela bat jokatu zuten. Azkenik 11:00etan eman zitzaion hasiera ikusmira handiena piztu zuen seniorren arteko finalari.
Zesta partiduen amaieran izan zen sari banaketa ekitaldia. Bertan izan ziren besteak beste, Kepa Junkera musikaria, Goizargi, Gernika-Lumoko Udalaren izenean eta eskolako presidentea den Luis Urtubi.