Muruetako sokatira taldeak 300 kiloko lauko finala jokatuko du bihar

320 kiloko finala ere lehiatu zuten muruetarrek

320 kiloko finala ere lehiatu zuten muruetarrek

Ibarrako (Gipuzkoa) kiroldegian jokatuko dute 300 kiloko finala muruetarrek. Finalean Sokarriko bi talde, Ñapurrak-eko (Ezpeleta; Lapurdi) bi talde eta Ibarrako talde bat izango dituzte aurkari bertokoek. 17:00etan hasiko da norgehiagoka. Busturialdeko sokatira taldeak ligaxkan bigarren sailkatuta lortu du finalean sartzea. Muruetarrek saio oso serioak egin zituzten ligaxkan,  Abadiñori, Sokarri Ari (Arrigorriaga) eta Urruñari (Nafarroa)aurrea hartuz. Sokarri B bakarrik izan zen hobea multzo horretan. Finalean bigarren postuan sailkatzea, baina, oso zaila izango da bertokoentzat. Izan ere, beste multzoan lehiatu diren taldeak oso sendoak dira.