Gaur ere ari dira uretara jausitako arrantzalearen bila
Joan den zapatuan Ibarrangeluko Ogoño lurmuturreko itsaslabar batean arrantzan ari zela uretara eroritako lagunarren bila darraite, azken egunetako erreskate lanetan ez baitute arrastorik topatu. 13:00ak aldera jausi zen uretara arrantzalea, itsas kolpe baten ondorioz. Harekin zegoen beste pertsona batek eman zuen abisua, eta berehala hasi ziren erreskate lanekin, baina ez egun horretan ezta hurrengoetan ere ez dute topatu.
