Agurne Gaubeka Lea Artibai eta Busturialdeko zerbitzu pribatuetako arduradunaren esanetan,
Bermeoko Zallo eta Salica enpresek erabat gelditu dute produkzioa, gaurko deituta zegoen grebagaz bat egiteko. Bermeoko Serrat enpresak ere grebagaz bat egin duela azaldu du Gaubekak, nahiz eta bestelako arrazoi batzuengatik itxita egon momentu honetan. Hala, Mundakan kokatuta dagoen Cusumano enpresa ere Bizkaiko hitzarmenaren ultraktibitatearen alde agertu da, nahiz eta lanean ez egon.

Gaur arratsaldean Bermeon egindako elkarretaratzeko irudia
LAB, ELA eta UGT sindikatuek deitu dute gaurko greba, eta %70 inguruak bat egin duela azaldu dute. Enpresetako produkzioa eteteaz aparte, gaur goizean, Bilboko epaitegi aurrean bildu dira Bizkaiko kontserbera enpresetako 100 bat langile, hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko lehenengo epaiketaren eguna baita. Horiek guztiek “hitzarmenak indarrean jarraitu behar duela” eskatu dute, besteak beste. Horregaz batera, “langileen lan baldintzak ez murriztea, eta, era berean, sektoreko langile guztientzako Bizkaia mailako hitzarmen barri bat sinatzea” eskatu dute. Arratsaldean ere, aldarrikapen horiek egiteko kalera atera dira; kasu honetan, Bermeon elkarretaratzea egin dute Goiko plazan, eta bertatik Lamerarantz abiatu dira manifestazioan 100 bat lagun.
Krisi garaian egonik ere, enpresek irabaziak dituztela onartu arren,
“langileen lan baldintzak murrizteko erabateko ahalegina egiten jarraitzen” dutela azaldu du Gaubekak. “Estataleko langileekin parekatu gura dituzte, eta horrek suposatu luke, adibidez, kategori batean egunean 33 euro irabazten dituenak 30 euro irabaztea”. Halaber, Gaubekaren arabera, “hitzarmenarekiko malgutasuna” izan nahi du patronalak, horrela, hitzarmena ez ezartzeko aukera izango luke, enpresak egoera txarra biziko balu.
Mobilizazioekin jarraitzeko asmoa
Gaurko mobilizazioena, baina, hasiera bat baino ez dela adierazi du LABeko arduradunak; patronalak negoziazio mahaia alde batera uztea erabakitzen badu, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa erakutsi baitu sindikatuak. Izan ere, langileen profila kontuan hartuta,
“etorkizun oso latza” ikusten diote kontserberetako langileen egoerari; “gehienak emakumezkoak baitira, 50 urte ingurukoak, eta familia askotan soldata bakarra da beraiena”.
-
-
Gaur goizean, Bilboko epaitegian batu dira kontsreberatako langileak. Argazkilaria: LAB sindikatua
-
-
Gaur goizean, Bilboko epaitegian batu dira kontsreberatako langileak. Argazkilaria: LAB sindikatua
-
-
Gaur goizean, Bilboko epaitegian batu dira kontsreberatako langileak. Argazkilaria: LAB sindikatua