Angeles Zubieta ibarrangelutarra omendu dute, 100 urte bete dituen egunean
Angeles Zubieta Zubieta ibarrangelutarrak 100 urte bete zituen atzo. Hori dela eta, omenaldi txiki bat egin zioten, atzo bertan. Jesus Mari Ziluaga alkateak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Zubietaren hurbileko senideak bildu ziren omenaldian; hain zuzen, alaba, suhina eta biloba biak. Lora sorta bat oparitu zioten, eta aurreskua dantzatu. Zelan ez, Zorionak zuri ere abestu zioten.
