
Ogoñon arrantzan ari zela jausi zen arrantzalea uretara
Zapatuan jausi zen uretara, 13:00ak aldera, Ogoñoko itsaslabar batean arrantzan ari zela. Harekin batera zegoen pertsonaren arabera, olatu-kolpe baten ondorioz erori zen uretara. Zapatuan bertan hasi ziren arrantzalea erreskatatzeko lanetan, baina ez egun horretan ezta atzo ere ez zuten topatu. Horrenbestez, gaur ere ariko dira haren bila. Ertzaintza, Itsasoko Gurutze Gorria, salbamendu-taldea, Itxasain, Monte Gorbea itsasontziak, suhiltzaileak… ari dira erreskatean parte hartzen. 09:00etan ekin diote lanari.

Ertzaintzaren helikopteroa, Ogoño inguruan