
Astra barruan egingo dute truke eta bigarren eskuko azoka
11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da azoka zabalik. Parte hartzeko izena ematea komeni dela esan dute antolatzaileek, zenbat mahai beharko dituzten zehazteko. Izena emateko 616-496 850 (Esther) edo 680-375 001 (Johana) telefono zenbakietara deitu edota
esthergartzia@gmail.com edo
olabarria77@gmail.com helbide elektronikoetara idatzi beharko da.
Parte hartzeko hiru aukera daudela ere zehaztu dute: eskuko salmenta egitea, trukea eta donazioa. Antolatzaileek mahaiak, aulkiak, kartelak egiteko kartulinak eta errotulagailuak, pertxak eta pintzak jarriko dituzte parte hartzaileen eskura. Hori bai,bakoitzak gehienez mahai bi erabili ahal izango ditu, eta denetara 30 mahai jarriko dituzte. Azoka 11:00etan zabalduko dutenez, ordubete arinago bertan egoteko eskatu du antolakuntzak, “guztia prestatzen hasteko”. Halaber, parte hartzaile bakoitza arduratu beharko da materiala eroateaz eta bukatzean batzeaz.