
Gasolindegiak Saraspe plazan utzitako hutsunea
Gernika-Lumoko Saraspe plazako gasolindegia desmuntatu du haren kudeaketa zeukan petrolio enpresak. Udalak zehaztu duenez, egitura eraitsi ondoren, datorren urtean hasiko dira gasolindegiak utzitako hutsunea egokitzen. Bestetik, “lursaila desaktibatu” egin dute, “Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ezarritako irizpide eta ingurumen protokoloen arabera”.