
Ibarrangeluko elizan egindako kontzertua
Kontzertu berezi baten lekuko izan zen joan den zapatuan Ibarrangeluko San Andres eliza. Gabonen atarian, Iurretako, Gernika-Lumoko, Lekeitioko, Gautegiz Arteagako, Eako, Muxikako eta Ibarrangeluko herritarren ahotsak entzun ahal izan zituzten elizan batutako lagunek, marijesiak, abenduak eta kebonikoak abesten. Hartara, bertan bildutakoek herri bakoitzean dauden berezitasunak ezagutzeko aukera eduki zuten.