
Kafea eta Galletak egitasmoko antolatzaileek Astra ondoko babeslekuan egingo dute 2013ko azken saioa, zapatuan. Hain zuzen, Beñat Achiary (Donapauleu; Behe Nafarroa) kantariaren kontzertua hartuko du zutunik dirauen gerrako azpiegitura horrek. Ipar euskal herritarrak
Achiary/Carter/Holmes (1996),
Temps couché (1997) eta
Etage34 (1998) bezalako diskak grabatu ditu besteak beste. 2001ean, bestalde,
Voix Basques diska aurkeztu zuen Baionan (Lapurdi). Modu berean, Baionako musika kontsebatorioko irakaslea ere bada. Kontzertuaz gozatu ahal izateko bost euro ordaindu behar dituzte interesatuek.
Ohi bezala, kontzertua baino lehen diska entzunaldi bat egingo dute Kafea eta Galletak-ekoek. Hain zuzen, 18:00etan emango diote hasiera The Charles Mingus Quintet eta Max Roach-en diska entzunaldiari. 1955ean grabatutako
Jazz diska bat bat da.